XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Erribera aldetik ekarri omen zuten Urbasa mendira.

Ezin dut burutik kendu, haur zar hoien joera dela-ta.

Gustora kenduko nien eskutik.

Artzain zaharrei entzun izan diedanez, axeri kutsu gehiago omen zuten hasieran, orai baino.

Joera txarra ere bai.

Odoltzale amurratua izanki, ez omen zuen iduri.

Nagusiaren ardiak zainduko zituen eta beste nunbait haragia egin.

Kalte haundiak egin ondoan konturatu ziren hortaz.

Hara nola gertatu zen.

Urbasa mendiz hego aldetik zurrun-burrun txarrak zetozen: bi buru gaur eta bestean hiru, artaldetan makur haundiak gertatzen ari.

Axeriren bat zela zioten nagusiek.

Axeri hozkada txikia izan ohi da eta sarri sarria emana.

Orratzez bezala zulatzen du larrua eta sareturik uzten ardiari lepoa.

Otsoak, berriz, indar haundiko letaginak ditu eta zarrata egiten dio.

Goiz batez, argisenti aurretik ikusi dute egurketari batzuk Udargi-ko txakurra portu inguruan, hego aldetik etortzen.

Bai nagusiak zer edo zer entzun ere.

Bainan, ezin zuen halakorik pentsatu.

Txabola aurrean, berak utzitako lekuan harrapatzen zuen beti goizetan.

Ken dezadan hori burutik, zion bere baitan; ezin duk hau izan!.

Bestetan baino lehenxeago igo da goiz batez, edo txabolan esnatu, berdin zait.

Bildurrez badijoa kanpora eta nun ikusten duen txakur kafia hutsik.